Enpresetako euskara planetako langileen jarrera, portaera eta motibazioa

Jarreren inguruan bide bat ireki nahi izan da. Euskara planetako xederik nagusiena euskararen erabilera handitzea da. Plana abian jartze hutsarekin aurrerapena ziurtatu egiten da, baina, behin puntu batera iristean, nekeza egiten da aurrerapausoak ikustea. Izan ere, pertsonen jarrerekin egiten da topo. Nabaria da Euskara planak luzerako kontua direla, eta psikologikoki eragitea ezinbestekoa dela iruditzen zaigu. Emun-en ikerketa lan bat burutu da eta jarrera egituraren gaineko oinarri teorikoaz gain, egin den ikerketa lanaren berri emango du Joxpi Irastortzak.

Irakurgaiak

  • Arratibel, Nekane eta Joxpi Irastortza (2005) Jarrera, portaera, motibazioa, eta parte-hartzea enpresetako euskara-planetan, Bat soziolinguistika aldizkaria, 57. zenb. Irastortza, Joxpi (2004) Euskararen aldeko jarrera enpresetako euskara planetan, Erabili.com orrian.